
an da beti.
Europako familia txiro askok txerri bat gordetzen zuten, egoerak txarrera eginez gero, saldu ahal izateko. Horregatik, txerri bat edukitzea etorkizunerako nolabaiteko bermea izatea zen.
Euskadin, adibidez, txerria hiltzean, urtebeterako jana edukitzea zen.
Horregatik guztiagatik lehen itsulapikoek txerriaren itxura zuten, aurreztearen eta etorkizunerako gauzak gordetzearen adierazlea zelako.
Baina hori ez da itsulapikoen itxuraren azalpen bakarra. Bada beste teoria bat, ingeleseko hitz-joko bati erreferentzia egiten diona. Ingelesez, txerriari ‘pig’ esaten zaio, eta lehen itsulapikoak egiteko erabiltzen zen materialari, buztinari, ‘pygg’ esaten zaio. Bi hitzak oso antzerakoak dira, eta, zenbaiten ustez, hitz-joko horren ondorioz dute itsulapikoek txerritxo itxura. ITURRIA:BITXIBLOGA