7 abr. 2014

BOOKTRAILER LEHIAKETA 2014


Institutuan  egindako booktrailer-ra

  Zer da booktrailerra?
Nobela berri bat sustatzeko  bideo motz bat egitea da azken joera. Filmak edo telesailak promozionatzeko egindako trailerrak balira bezala. Booktrailer batean, musika eta irudien bidez, liburuaren ezaugarri erakargarrienak ikus ditzakegu, irakurlearen arreta lortzeko. 

Booktrailer baten bidez istorioaren pasarteak erakusten dira, baina trama deskubritu gabe, bere funtzioa irakurketa sustatzea baita. Genero literario guztiak landu daitezke: nobela entsegua, olerkia, biografia eta abar.


Nola funtzionatzen du booktrailerrak?
Liburu bat idatzizko lana da, baina ikus-entzunezko baliabideen bidez, betiko irakurlea ez ezik zinemazalea edo telebista zalea ere erakartzea lortzen du.

Zer da Booktrailerra?

Booktrailerra iragarki bat besterik ez da, film baten trailerraren modura, liburu bat aurkezten da asmo zehatz batekin: liburua aukeratzeko gogoa sortaraztea irakurlearengan.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

1.-DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek eta Batxilergoko ikasleek parte har dezakete.

2.-Lanak bakarka edo taldeka (4 ikaslekoak gehienez), aurkeztuko dira.

3.-Lanak euskaraz, gazteleraz edota ingelesaz aurkez daitezke.

4.-Booktrailerrek minutu 1etik 3 minutura iraungo dute.

5.-Aurkezpenak antzezleekin, bideo animazioarekin edota beste teknika motaren batekin egin  daitezke. Antzezleak  agertzen badira, eta adin txikikoak izanez gero, gurasoen baimena ezinbestekoa izango da  lanak onartzeko eta  erakusteko. Baimenak booktrailerrarekin batera aurkeztuko dira.

6. Booktrailerra egiteko liburua aurten ikastetxean irakurritakoetatik (eleberria, olerkia edo antzerkia) aukeratuko da.

7.- Ikastetxean epaimahai bat eratuko da lanak baloratzeko eta sariak erabakitzeko.

8.-Boktrailerrak orijinala izan beharko du eta ez beste lehiaketaren batean aurkeztutakoa.

9.-Parte hartzaileek lehiaketa honetako oinarriak onartuko dituzte eta baita epaimahaiaren erabakia ere.

10. -Lanak entregatzeko epea  martxoaren 26tik maiatzaren 31ra arte izango da.   

11.-Lanak entregatzeko bi aukera daude: youtubera igo eta liburutegiko blogera bidalita edo pendrive baten bidez  liburutegian bertan entregatuta. Lanak egileen izenekin batera jasoko dira.

12.-Egindako lanari asmatutako izen bat emango zaio eta ez ditu egileen izenak grabazioan idatzita jasoko.

Oharra: beste liburu bat aukeratuz gero liburutegiko arduradunari jakinarazi beharko zaio.


SARIAK


1.- 50 euro-ko bonu bat Fnac-en gastatzeko  lehengo saria
2.- 25 euro-ko bonu bat Fnac-en gastatzeko bigarren saria.


3. ETA  4. DBHKO LIBURUAK

EUSKARAZ

- Pasio krimena- Fernando Morillo
- Saguak eta gizonak - John Steinbeck
- Kolosala izango da- Joseba Sarrionandia
- Roger Ackroyd-en hilketa- Agatha Christie
- Sara izeneko gizona-Bernardo Atxaga 
- Seximenduz- Fernando Morillo
- Zazpi bider zazpi- Felipe Juaristi
- Urtebete itsasargian- Miren Agur Meabe
- Ispiluen gainean lotan- Jordi Sierra I Fabra
- Izar malkoak- Fernando Morillo
- Salomon erregearen meategiak- Henry Ridder Haggard
-Altxor uhartea- Robert Louis Stevenson
-Robinson Crusoe- Daniel Defoe
-Harrotasuna eta aurrejuzkuak- Jane Austen


GAZTELANIAZ

- Cantan los gallos -Marisol Ortiz de Zarate
- Rebeldes- Susan Hinton
- Las ventajas de ser un marginado- Stephen Chbosky
- El guardián entre el centeno- J.D. Salinger
- La casa del acantilado- Miren Agur Meabe
- Los fuegos de la memoria- Jordi Sierra I Fabra
- Diario -Ana Frank
- Relatos de un naufrago - Gabriel García Márquez
- Los espejos venecianos- Joan Manuel Gisbert
- Dame tus ojos- 

BOOKTRAILERRA EGITEKO TUTORIALA

    ALLEGIANT- VERONIKA ROTH                                                                                                                                                  

AHOLKUAK

Galtzagorri Argitaletxeko estekan aurtengo booktrailer lehiaketan sartu, eta lanak prestatzeko aholkuak eta adibideak aurkituko dituzue:

 1. ETA 2.BATXILERGOAN AUKERATUTAKO LIBURUAK

EUSKARAZ

- SPrako tranbia - Unai Elorriaga
- Amaren eskuak -Karmele Jaio
- Nora, ez dakizun hori - Irati Jimenez
- Hiru gutun Iruñetik - Patxi Zubizarreta
- Twist - Harkaitz Cano
- 19 Kamera - Jon Arretxe
- Pasio krimena - Fernando Morillo
- Zoaz infernura, laztana - Anjel Lertxundi
- Nevadako egunak - Bernardo Atxaga
- Zaindari ikusezina- Dolores Redondo
- Hezurren ondarea - Dolores Redondo
-Garoa - Txomin Agirre
- Leturiaren egunkari ezkutua - Txilardegi
- Egunero hasten delako - Ramón Saizarbitoria

GAZTELANIAZ

- El arbol de la ciencia- Pio Baroja
- Las bicicletas son para el verano- Fernando Fernán Gómez
- Memorias de unos ojos pintados -Luis Llach
- De ratones y hombres- John Steinbeck
- La casa de Bernarda Alba- Federico García Lorca
- La brecha - Toti Martinez de Lezea
- Blas de Otero
- Don Quijote - Miguel de Cervantes

INGELESEZ

- Sense and sensibility - Jane Austen
- The Great Gatsby - F. Scott Fitzgerald
- Emma- Jane Austen
- The curious incident of the dog in the night-time - Mark Haddon

        TWIST- HARKAITZ CANO BOOKTRAILERRA