26 oct. 2011

surf.avi IKASLEEK SURFA EGITEN 2011

http://www.youtube.com/user/HernaniBHI#g/u

What an Astronaut's Camera Sees



COSMIC JOURNEYS-YouTube
Cutting-edge stories about the origins of the universe, black holes, exploding stars, the search for ET life, time and space, the solar system. Original productions from SPACERIP.


17 oct. 2011

MOROAK GARA BEHELAINO ARTEAN?



EUSKADI LITERATUR SARIA SAIAKERAREN ARLOAN

MOROAK GARA BEHELAINO ARTEAN?  SARRIONANDIA, JOSEBA

Sinopsis:
Joseba Sarrionandiaren liburu ezberdina duzu ?Moroak gara behelaino artean?? hau. Bereber hizkuntzaren lehenetako gramatika egilea den Pedro Hilarion Sarrionandiak piztutako jakin-minetik abiatuz, liburua saio-lan anitza eta sendoa da. Bertan aurkituko dituzu pertsonaia historikoak eta gerla kolonialei buruzko gogoetak, aitormen pertsonalak eta iritzi politikoak, biografia bitxiak eta pasadizo sinesgaitzak, hizkuntzei buruzko ideiak... Egileak berak hitzaurrean dioen moduan: Ni gramatika baten bila sartu nintzen kasba honetara. Gerla egitera ere bai, gerla hitzari Joannes Etcheberri Sarakoak eman zion zentzuan, non gerrak erran nahi duen inorantzia uxatzeko jarduna. Lauzpabost liburutan aurkez nezakeen: xelha gramatika egin zuen fraidearen biografia, Arrifeko errepublika artegaren historia, inperialismoaren kritika entsegua, amazigeraren edestia edota Espainiaren eta Frantziaren mendean euskaldunok egin beharreko protesta. Gaiak mugatuz gero, akademikoagoa litzateke dena, elementu diskordanteak kanpoan geratuko lirateke, ordea. Eta nik diskordantziei buruz idatzi nahi izan dut. Diskordantziek elkarri argi apur bat emateko, konstelazioetan izar batek bestea argitzen duen moduan...
ELKAR

11 oct. 2011

JOSEBA SARRIONANDIA EUSKARAZKO SAIAKERA LITERATURA SARIA 2011


  LITERATURA SARIA                                                                                              
Joseba Sarrionandia, euskarazko saiakera Literatura saria  2011/10/04   
Jusitiziaren aurrean bere egoera erregularizatu arte, ez du sari ekonomikoa jasoko.
Sarrionaindiari sari ekonomikoa emango ez diola esan du Jaurlaritzak
'Bazekiten lana mahai gainean zegoela', esan du epaimahaiko buruak
EAk Literatura sariaren dirua Sarrionandiari emateko eskatu du
Jaurlaritzak eman ditu literaturako lehen Euskadi Sariak
Joseba Sarrionandia, ihes eginda dagoen idazle baten biografia

Euskarazko literatura itzulpena, literatura lanaren ilustrazioa, euskarazko saiakera eta gaztelaniazko saiakera sariak eman dituzte jakitera gaur.

Lau sarituen izena jakitera eman dute: Carlos Zabalak 'Zubi bat, duinaren gainean' lanaren itzulpenagatik eskuratu du euskarazko literatura itzulpenaren lana. Iban Barrenetxeak 'Bombástica Naturalis' lanean egindako lanagatik eskuratu du ilustrazio onenaren saria eta Iñaki Uriartek 'Diarios 1999-2003' lanarengatik jaso du gaztelaniazko sariakera saria. Euskarazko saiakera onenari saria Joseba Sarrionandiarentzat izan da, 'Moroak gara behelaino artean?' lanagatik.

Eusko Jaurlaritzak ez du idazlearen literatu balioa zalantzan jarri. Epaimahaiaren arabera, originala, "ondo dokumentatua eta lirikoki aberatsa" bezala izendatu du. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak sariari dagokion dirua atxiki egingo duela jakinarazi du, saridunak justiziaren aurrean bere egoera erregularizatu artean.

22 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten Sarrionandiari talde armatuan parte hartzeagatik. 1985ean espetxetik ihes egitea lortu zuen. Hainbat iturri juridikoren arabera, bere zigorrak preskribitu egin du. Bere literatur lanagatik hainbat sari jaso omen ditu, baina lehen aldia da gobernu baten saria jasotzen duela, eta horregatik hartu omen dute erabakia.






6 oct. 2011

EUSKAL HERRIKO HITZ GURUTZATUEN V. TXAPELKETA



Hemen da EUSKAL HERRIKO HITZ GURUTZATUEN V. TXAPELKETA

Azaroaren 26an jokatuko da Irunen Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen V. Txapelketa. Berrikuntza esanguratsuz datorkigu gainera aurtengo edizio hau. Erne egon zaitezte, beraz, hartan parte hartu nahi duzuen guztiok, egutegian beharreko urratua egiteko.

EGITARAUA

Bitan banatuko da Txapelketa eguna. Goizean, eguerdiko ordu biak arte, izango dira lehiaketa-proba guztiak, baita finala ere, eta bazkalondoan egingo da sari-banaketa. Egun guztian, arratsaldeko 18.30ak arte, luzatuko da beraz jardunaldia.
2011ko azaroaren 26aren goizeko 9.30etarako bilduko dira lehiakide guztiak Ola Sagardotegian (Meaka auzoa, Irun), eta goizeko 10.00etan hasiko da saioa, lehiakide guztiak aretoko mahaietan egokitu eta gero. Ikasleak azterketetan bezala ariko dira lehiakideak eta hiztegi-liburuak erabili ahal izango dituzte. Ez da ordenagailurik onartuko. Lehiakideen esku jarriko dute antolatzaileek lehiaketarako behar duten guztia. Lau ekinaldi izango ditu lehiaketak: kanporaketako bi saioak, finalaurrekoa eta finala.

LA INCREIBLE HISTORIA DE LA GULA: El milagro empresarial de ALVARO AZPEITIA

 LIBURUAK

Sinopsia
Sucedió en el País Vasco en los años setenta. Un joven contable llamado Álvaro Azpeitia ingresaba en una pequeña empresa familiar dedicada a la comercialización de un producto gastronómico emblemático: las angulas. En pocos años, el agotamiento de los recursos conducía al sector a un paso de la quiebra. Lejos de claudicar, nuestro personaje decide reinventarse. Un viaje a Estados Unidos marcará el inicio de una peripecia novelesca, aunque real, en busca de una utopía: la creación de una angula elaborada a base de pasta de pescado, que le llevaría a refundar su empresa, un referente en I+D+i y una de las más potentes del País Vasco.
En cierto modo, esta es la historia de un hombre que definió un nuevo estilo de liderazgo, donde la tenacidad, la inventiva y el emprendizaje definen la personalidad integral del empresario contemporáneo.
En estos tiempos de crisis, esta pequeña historia local plantea un excelente paradigma de supervivencia. Álvaro Bermejo nos brinda un extraordinario relato, donde se incluye no solo una sabia lección de ética empresarial, sino también una emocionante lección de vida.