"Loreak" Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak egindako filma
hautatua izan da "Oskarren" lehiaketan parte hartzeko.Pertsonak ez dira
hiltzen baizik eta guk ez ditugu ahazten, filma honen gai nagusiren bat
da...drama honetan pertsonai bakartiak...zaurituak..elkarrengan
erlazionatuak...eta loreak, beraien artean daukaten lotura bakarrean
bihurtzen dira.
SINOPSIA
Ane 40 bat urteko emakume bat da, eta ez dago bere bizitzako garairik
onenean. Etxean loreakjasotzen hasiko da; ezagutzen ez duen norbaitek
bidaltzen dizkio, astero. Hasieran pentsatzen du bere senarra dela, baina
ezda hura... Doluaren prozesua jorratzen du filma bat-bateko heriotza baten
aurrean, adin ertaineko gizon bat (Beñat) hil eta gero. Hiru ikuspuntutatik
planteatuta dago, ahanztearen aldekoa (Lourdes) eta oroitzearen aldekoak
(Ane eta Tere).