Yolanda Arrieta Joxe Azurmendi Martin Olmos Medina
Argiaren alaba Historia,arraza, nazioa Escrito en negro
Euskarazko haur eta Gaztelaniazko saiakera Gaztelaniazko literatura
gazte literatura.
Gehiago irakurri Gehiago irakurri Gehiago irakurri
J. Garzia Garmendia Ana Garcia Lartitegui Joseba Zulaika Irureta
Sonetoak.W.S El libro de la suerte Vieja luna de Bilbao
Euskarazko literatura Literatura lanaren Gaztelaniazko saiakera.
itzulpena. ilustrazioa.
Gehiago irakurri Gehiago irakurri Gehiago irakurri
Gaztelaniazko arloan, “Escrito en negro” Martin Olmosen eleberriak merezi izan du, Idoia Estornes buru izan duen epaimahaiaren aburuz, Euskadi saria, “edukiaren originaltasunagatik eta bere idazkera bikainagatik”.
Martin Olmosek krimenak eta kriminalak azaltzen ditu zehaztasun handiz “Escrito en negro” bere lehen lanean.
Euskarazko saiakeraren arloan, “Historia, arraza, nazioa” Joxe Azurmendiren lana goraipatu dute. Epaimahaiaren ustez, “beste Europa bat pentsatzeko atea zabaltzen digu liburuak: obraren dokumentazio lan sakonak biziki aberasten du nazionalismoaren inguruko egungo gogoeta, eta sarritan falta zaion berme akademikoa ekartzen dio”.
Euskarazko haur eta gazte literaturaren atalean, azkenik, Yolanda Arrieta gailendu da, “Argiaren alaba” lanagatik. “Aparta” iruditu zaie epaimahaikideei, “hain zuzen, ezohikoa delako, aparteko muina duena: ez da historia liburu bat, baina historia du; ez da fikzio liburu bat, baina fikzioa ere badu; ez da biografia bat, baina biografiatik asko du”.
Euskal Literatura sarien arduradunek lau ataletako irabazleen izena iragarri dute: Mikel Peruarenak (“Su zelaiak”), Martin Olmosek (“Escrito en negro”), Joxe Azurmendik (“Historia, arraza, nazioa”) eta Yolanda Arrietak (“Argiaren alaba”) irabazi dituzte 2015eko sariak, euskarazko literatura, gaztelaniazko literatura, euskarazko saiakera eta haur eta gazteen literatura ataletan hurrenez hurren.
Sarien antolatzaileek ohartarazi dutenez, Mikel Peruarenak ez du, baina, saria onartu, aurretik, finalista zela jakitean, jakinarazi zien bezala.
“Su zelaiak” (Susa) Mikel Peruarenaren lana Lehen Mundu Gerraren garaian idatzitako lekukotasun eta gutunak baliatuz saretutako eleberri historikoa da. Ur Apalategi buru izan duen epaimahaiaren iritziz, garaiko kronikarien artikuluetatik hartutako adabakiez osaturiko hizkera literarioa erabiliz tragedia handi horren kontakizun gaurkotua egiten du.
Baionako Infanteriako 49. Erregimentuaren ibilerak aletuz, Lehen Mundu Gerrako krudelkeria neurririk gabeko haren kontakizun gordina dakar Mikel Peruarenak bigarren eleberria duenean, eta Felipe Juaristi, Lourdes Oñederra, Itxaro Borda, Harkaitz Cano, Xabier Montoia, Fermin Etxegoien, Ramon Saizarbitoria eta Bernardo Atxagaren lekukoa hartu du sariaren irabazleen zerrendan.eitb-tik ateratako berria
Fragmento" Argiaren alaba" Yolanda Arrieta
Hamabost egun eskas falta dira hamabost urte egiteko, eta txikiegi geratu zaion soineko pean gordeta sumatzen du gorputza. Ezin hartu arnasa behar den moduan. Ezin luzatu pausoa bihotz-taupadak eskatzen dion neurrian.Izan ere, horma sendoak aurkituko baitituzu Markinako Guen kale, 34an. Eta gelak, karratuak. Ate pisutsuz eta giltza handiz itxiak, barrua kanpokoengandik babestu guran.
Leku-eza nabarmenduz doa, bada, etxeko neskatilarengan. Sei bat hilabetetik hona hots ulertezinez zuzentzen zaio osabari; purrustaka, amari; begirada mutuz, nebari. Azokara doan aitzakian irteten da etxetik, goizean goiz, otarra eskuan hartuta, oina bizkor. Biderik luzeena hartzen du helmugara iristeko, bide berbera etxera bueltatzeko, eguneko irteera bakarrari ahalik etekin handiena atera nahiko balio bezala.
Amak ez dio ezer. Alabari zereginen bat ematen saiatzen da, olatu nerabea baretze aldera. Osabak ertzetik begiratuz erantzuten dio andre-haize ufada berriari, eta koinataren jokabide berberaz erantzuten gero, eskuarteko gehiago emanez neskatilari: bizkaierazko eta gipuzkerazko gramatika eta aditz-jokaerekin jardun ondoren, testu klasikoak itzultzen jarri du. Ezin, ordea, haize-ufada emea sosegatu:
-Amaitu dot.
-Dagoeneko?
Osabak ez daki zer egin. Zientzietan trebatuko luke neskatila, baina bera ez da matematikaria.