Karmele
Jaiok (Gasteiz, 1970)
hiru narrazio liburu –Hamabost zauri (Elkar, 2004), Zu bezain ahul (Elkar, 2007) eta Ez naiz ni (Elkar, 2012) – eta bi eleberriren
egile da –Amaren
eskuak (Elkar,
2006) eta Musika
airean (Elkar,
2010)–.
Karmele
Jaioren lanek lehenago ere ezagutu izan dituzte liburuetatik haragoko bideak, Ines
Garciak Amaren eskuak liburuan oinarritutako argazki erakusketa
egin zuen kasu, eta Ekografiak
narrazioa teatro bertsio baten bitartez eraman zuten oholtzara Irene Bauk eta
Ramon Bareak. Filmean ikusiko ditugun aktoreen artean daude Ainara Gurrutxaga,
Loli Astoreka, Esther Remiro eta Mark Schardan.
Karmele
Jaiok titulu berarekin idatzitako liburuan oinarritutako film honek gaur egungo
belaunaldi baten bizipenak islatzen ditu. Konpondu gabeko arazoez ari da.
Presazko gauzek benetan garrantzitsua den hori nola ezkutatzen duten kontatzen
du. Gai asko jorratzen ditu: sentiberatasunaren balorea, asetzen ez duten lan
eta ardurez bakarrik beteriko bizitza, inkomunikazioa, errudun sentitzea… eta,
eguneroko errutina hausten denean, horrek dakarren egonezina.Hitzen Uberan