48.DURANGOKO AZOKA 2013ko Abenduaren 5etik 8ra
Itziar Okariz artistak egin du Durangoko Azokako kartela
Zuriaren gainean hitzak dantzan. Irudi horrekin osatu du kartela Itziar Okariz artista
donostiarrak. Abenduaren 5etik 8ra egingo da Durangoko Azokaren 48. edizioa, eta
azokarako propio egin du kartela. Plateruena gunean aurkeztu dute gaur, eta artistaren
performance berriaren partitura edo gidoia da. URTero bezala, euskal idazlerik ezagunenetako batzuen liburu berriak plazaratuko dituztela iragarri dute argitaletxeek udazkenari begira, irailarekin hasi eta abenduaren hasierara —Euskal Liburu eta Diskoen Durangoko Azokara— doan tartean. Poema liburuen eta eleberrien atalean ageri dira zerrendako izenik ezagunenak: JosAnton Artze eta Koldo Izagirre poesian; Bernardo Atxaga, Aingeru Epaltza, Xabier Montoia eta Joxean Agirre eleberrietan Joan Mari Irigoienekin batera, Irigoienek kaleratua eta aurkeztua baitu dagoeneko bere eleberria. Nolanahi ere, izango da liburu aipagarririk beste atal batzuetan ere: Jon Sarasua, Antton Luku eta Asun Garikanoren saiakerak, adibidez; edo Uxue Alberdi eta Xabier Etxaniz Rojoren ipuin liburuak; haur eta gazte literaturako eskaintza oparoa; jatorri eta garai askotako idazleen lanen itzulpenak…J.Luis Zabala
UDAZKENEKO NOBEDADEAK- ELEBERRIAK
ARMA,TIRO,BAMMM! - Joan Mari Irigoien
Arma trafikoa hartu du gaitzat Irigoienek bere azken eleberri hau egiteko, bi ikuspegi eskainiz aldi berean: batetik, Bereibarko familia bat (Gipuzkoa eta Bizkaia arteko alegiazko herria), arma-negozio bat daukana; bestetik, Balad al Xams-eko (Ekialde Hurbileko balizko herrialdea) beste familia bat, gerra ahaztu baten ondorioak nozitu beharko dituena; modu paraleloan kontatzen zaizkigu batzuen nahiz besteen pozak eta nekeak, eguneroko kontu xeheak eta Historia markatzen duten gertakari handiak.
Hizkuntzaren erabilera zaindu eta ederra, hainbat istorio sortu eta kateatzeko fabulazio-ahalmena, eta gure gizarteko gai minberak ukitzeko kontzientzia etikoa nabarmentzen dira Irigoienen lan honetan.ELKAR
ADISKIDE BAT NUEN - Joxean Agirre
Hainbat gai txirikordatzen dira Agirreren nobela berri honetan, batzuk egilearen narratiban ohikoak direnak (obsesio bihurtzeraino, kasik), eta beste batzuk orain agertzen direnak lehenegoz edo indar handiagoz: talde politiko klandestino baten barrunbeak modu aski fantastikoan kontatuak; norbere itxura eta are izaera ere hartzen duen doblea; desira eta jelosia; emakume ezezagun baten mirestea…
Donostia eta Venezia artean kokatzen da eleberria, kapitulu laburretan zatitua, narratzaile eta protagonista den gizonezko heldu baten ahotsean laupabost hari aldi berean garatuz, idazlearen marka diren ezaugarriekin: hizkuntza jolasti-dotorea, etengabe irribarrea pizten duen tonu ironikoa, erotismo bizizale eta sentsuala…ELKAR
HOBE ISILIK
Garbiñe Ubeda
1936ko Gerran ibili eta gero, II. Mundu Gerraren amaieran Frantzian desagertutako Miguel Bermejo aitona miliziano anarkistaren arrastoaren bila hasten da haren biloba Bakartxo. Inoiz ezagutu gabeko aitona harentzako gutunek osatuko dute eleberria, eta bertan, bilaketaren gorabeherekin batera, familiaren historia berreraikiko da, eta baita hainbat gogoeta harilkatu ere.
Kazetaritzan ibilbide luzea duen arren, hauxe du Garbiñe Ubedak lehen saialdia fikzioaren munduan, eta azpimarratzekoa da testuaren kalitate linguistikoa, estilo landu eta dotore bat duena, baita pertsonaien taxuera ere, sinesgarri eta ñabarduraz betea. Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatutako Augustin Zubikarai beka-sariaren irabazlea izan zen nobela-proiektu hau.ELKAR
DEFINITZEKE (Erresuma eta Fedea, III)
Aingeru Epaltza
Erresuma eta Fedea trilogia ixten duen nobela dakarkigu Aingeru Epaltzak. Aurrenekoa, Mailuaren odola, batik bat Nafarroa Beherean gertatzen bada, eta bigarrena, Izan bainintzen Nafarroako errege, Parisen, hirugarren honek erresuma galduko hiriburura garamatza, Iruñera: hara doa Joanes Mailu, erregeren mandatuz espioi lanetan, herria matxinadarako prestatzeko, espainol inbasoreak kanpora egotz ditzaten. Gauzak ez dira horren errazak ordea, herritarren leialtasuna, oro har, ez baita Mailurena bezain kartsua, eta gaztelau maltzurrek eta haien eskumakila giputzek ere bai baitituzte beren zerbitzariak (besteak beste Pedro Agerre Axular, lehen liburukian ere agertu zena).
Dokumentaturiko historia eta fikziozkoa modu harrigarrian uztartzen asmatzen du Epaltzak, eleberri bikaina sortuz eta ber denboran giro historikoa ezin hobeto islatuz, umore eszeptiko bat erabiliz, maltzurtasuna eta pertsonaiekiko maitasuna batzen dituena, eta idazkera guztiz malgu, adierazkor eta biziaz.ELKAR
NEVADAKO EGUNAK - Bernardo ATXAGA
Nevadako egunak
VOLCANOS OF NEVADA
Gure lehengo mundu hartan bazen baserri bat egun jakin batzuetan ostatu
bihurtzen zena. Ernio mendiaren bidean zegoen, eta izena zuen Mugats.
Eguerdian oturuntza izaten zen, tarta, pastel eta guzti; arratsean, musika
Muttubiyaren soinu txikiarekin, eta dantza mandioan-sarobean-.
Liburuko lehen poemak ematen dio titulua lan osoari Parisen bizi naiz, eta modu paraleloan amaitzen du lan berri hau Berlinen bizi naiz izenekoarekin.
Liburu multiformea da Izagirreren azken hau, poema laburrak, luzeak, narratiboak, elkarrizketa integratzen dituztenak, koplak,… denetarik kausituko du irakurleak
Hona hemen Donostia hiriari dedikaturiko koplak:
NONTZEBERRI
DONOSTIA
gortearen udaleku
hiritasuna debeku
kupido motzen joek daukate
sebastian zerutik gertu Jarraitu irakurtzen
erreginaren hondartza
garbia eta apatza
noiz hankapeko noiz eskupeko
alaiki easok dantza
hodei beltzetan durunda
bentazikinen sutunpa
bilintx hil dute bilintx hil dute
leihorik leiho entzun da
hareazko jauregiak
maite ditu haurreriak
herria hitza ama arbola
barrutasun geuregiak
haizeak dakar hazia
haizeak dakar gazia
haizeak zakar ekarri zuen
larrazabalgo ikasia
errekaldean lizarra
hari begira izarra
bere burua eskuratzea
euskaldunaren liskarra
hondar zuriz lau gabarra
urki zuriz bulebarra
sekretak denoi pausoak hartzen
iluna ilunabarra
martuteneren mospela
kaletik urrun orbela
gaiztoak diren onenek nonbait
etorri behar hobera
arkitektura idorrak
ezain bezain ezilkorrak
plano guztien gainetik zuzen
lurrezko bidezidorrak
perla polit biribila
dendarien hiri hila
ederrera iritsi ezin den
guztiaren faksimila
izar zaharrak ortzean
bakoitza bere bostean
hiriak hiri izaten dira
nortasun bat adostean
hondartza beti ospean
berririk ez donostean
madril txikia pozik bizi da
postal txatxuen ostean
amarako barrikada
pariseko karrika da
gau edo egun hots egizue
zatarron beharrik bada
POESIA
PARISEN BIZI NAIZ- Koldo Eizagirre
Tituluak berak adierazten digu nondik mugituko
den poeta lan berri honetan. Hiriari dedikaturiko poema liburua baita hau. Eta
hala, lerroetan zehar Donostian, Paris, Bilbo, Tolosa, Berlin eta beste hainbat
hiri deskribatuko ditu poetak, erdigune horretan mugitzen delarik.Liburuko lehen poemak ematen dio titulua lan osoari Parisen bizi naiz, eta modu paraleloan amaitzen du lan berri hau Berlinen bizi naiz izenekoarekin.
Liburu multiformea da Izagirreren azken hau, poema laburrak, luzeak, narratiboak, elkarrizketa integratzen dituztenak, koplak,… denetarik kausituko du irakurleak
Hona hemen Donostia hiriari dedikaturiko koplak:
NONTZEBERRI
gortearen udaleku
hiritasuna debeku
kupido motzen joek daukate
sebastian zerutik gertu Jarraitu irakurtzen
erreginaren hondartza
garbia eta apatza
noiz hankapeko noiz eskupeko
alaiki easok dantza
hodei beltzetan durunda
bentazikinen sutunpa
bilintx hil dute bilintx hil dute
leihorik leiho entzun da
hareazko jauregiak
maite ditu haurreriak
herria hitza ama arbola
barrutasun geuregiak
haizeak dakar hazia
haizeak dakar gazia
haizeak zakar ekarri zuen
larrazabalgo ikasia
errekaldean lizarra
hari begira izarra
bere burua eskuratzea
euskaldunaren liskarra
hondar zuriz lau gabarra
urki zuriz bulebarra
sekretak denoi pausoak hartzen
iluna ilunabarra
martuteneren mospela
kaletik urrun orbela
gaiztoak diren onenek nonbait
etorri behar hobera
arkitektura idorrak
ezain bezain ezilkorrak
plano guztien gainetik zuzen
lurrezko bidezidorrak
perla polit biribila
dendarien hiri hila
ederrera iritsi ezin den
guztiaren faksimila
izar zaharrak ortzean
bakoitza bere bostean
hiriak hiri izaten dira
nortasun bat adostean
hondartza beti ospean
berririk ez donostean
madril txikia pozik bizi da
postal txatxuen ostean
amarako barrikada
pariseko karrika da
gau edo egun hots egizue
zatarron beharrik bada
HERIOTZAREN ATARIA DUGU BIZITZA -JosAnton Artze
JosAnton Artzek azken urteetan —azken hamarkadetan ere esan daiteke— idatzi eta
bildutako poema multzo oparoko ale batzuk —ez guztiak— emango ditu argitara, bi
liburutan bilduta: Heriotzaren ataria dugu bizitza eta Bizitzaren atea
dukegu heriotza. Azken zuzenketak egin berriak ditu egileak, eta urrian
izango dira kalean.
Izenburuek ez dituzte poema liburuen edukiak
mugatzen, Artzek azaldu duenez. «Izenburuak liburuaren bizkarrezurra zein den
adierazten du, baina gero horren inguruan beste gai asko agertzen dira, denak
lotuta baitaude. Bizitza eta heriotza maitasunarekin lotuta daude; maitasunak
gainditzen ditu heriotzaren moduak, eta gizarteko gorabehera guztiekin ere badu
harremana: gurasoek haurrekiko, haurrek gurasoekiko, hizkuntzaren arazoak…
Guztiak bata bestearekin elkartzen dira. Liburuetan mota guztietako gaiak
agertzen dira».EIBEZko liburutegia
EZ IZAN BELDUR- ERBEZTEKO KANTAK - Patxi Ezkiaga
Erbesteko kantak / Cantos del destierro” azpititulua eman dio Patxi Ezkiagak
bere azken poesi liburuari. Bere gaixoaldi luzean idatzitako poemak bildu ditu
bertan, eta, Isaias profeta gidaritzat hartuz — olerki bakoitzak haren testu
txikia darama gainean, goiburu eta ziotzat—, garai hartako bere bizikizunak
agertzen dizkigu 49 olerkitan. Bere aurkezpenean dioenez, “Harriduraz eginak
gaude, hori da lerro hauen hondoan hausnartu daitekeen fedea, eta fede horren
eskutik atsegingo genukeela beriraunderako bidea egitea”.
Euskaraz idatzi ohi ditu Patxik bere poemak; berea du liburu honen
gaztelaniazko itzulpena ere. Bi testuak parean doaz ezker-ekubiko
orrialdeetan.ARANTZAZU