Powered By Blogger

ONGI ETORRI GURE BLOGERA

13 mar 2013

ZALETAZUN BITXIAK-PARKOUR-A RAUL MIHAIREKIN

                                PARKOUR L´ART DU DEPLACEMENT

 PARKOUR-A  EZAGUTZEN                 
 Institutuko ikasle batzuk zaletasun bitxiak dituzte, arreta gehien eman digunen artean parkour-ra dago jarduera honi buruz zerbait gehiago ezagutzeko parkour praktikatzailea den  Raul Mihai dugu gure artean
Jarraian zenbait galdera egingo dizkiogu berari.
1.Noiz eta zergatik hasi zinen parkourra praktikatzen?
 Raul - Orain dela hiru urte hasi nintzen parkour-ra egiten,lagun batek esan zidan kirol berri bat  aurkitu zuela parkour izenekoa eta ondoren "YAMAKASI" pelikula ikustean izugarri gustatu zitzaidan eta bideoak bilatzen hasi nintzen.
2.Zer da parkourra? Zer esanahi du hitzak? eta nondik dator?
 Raul- Hasieran basotik ibiltzeko natural modu bat zen ,entrenamendu modura suhiltzaileek erabiltzen zutena,lehen C letrakin idazten zen (ibilaldiak) eta orain K letra erabiltzerakoan Parkour izeneko ekintza da.

3.Taldean edo bakarka praktikatzen da?
 Raul-Orokorrean bakarka, bakoitzak bere buruaren kontra praktikatzen du baina jendea geratzen da elkarrekin praktikatzeko, besteengandik ikasteko.
 4.Parkourra arriskutsua dela iruditzen zaigu, zer iruditzen zaio                                              
zure gurosei zu jarduera honetan aritzea?

 Raul-Ez zaie gustatzen arriskutsua delako baino gauzak ondo pentsatzen baduzu ez da horren arrikutsua eta entrenamenduak importanteak dira fisiko on bat mantententzeko istripuak eta lesioak ekiditzeko.
                           
 5.Zergatik ez dituzue babesak erabiltzen?


 Raul-erosoak ez direlako,zailtasun  
 gehiago daude mugimenduak
 egiterakoan eta bakoitzak hartutako
 arriskua ondo neurtu behar du.
 6.Youtuben "Rauladd" 
 daukazun kanalean sartu gara eta bisita
 asko dituzula ohartu gara, zergatik dira zuen bideoak horren arrakastatsuak?

 Raul-Beno nik ezditu bideoak bisitengatik igotzen eta bai haundia naizenerako.                    
7.Ba ahal daukazu zugan eragina haundia duen ereduren bat?
 Raul -Bai Daniel Ilabaca (Ingalaterrakoa), Aral Roca
  (Bartzelonakoa) eta Phosky (Galiziakoa).
8.Arropa edo zapatila bereziak erabili beharra dago? 
Raul-Ez txandal batekin nahikoa da,zapatilla erosoak eta udan hankahutsik ere egin daiteke.
9.Nola deitzen zaie parkourra praktikatzen dutenei?
Raul-Traceurs gizonezkoentzako eta traceuse emakumezkoentzako.
10.Nola ikasi duzu parkourra egiten? Noizbait ahal zara klase batera joan?
Raul-Bakarrik ikasi dut, kalean baina badaude klaseak ematen dituzten lekuak ere.
11- Entzun dugu ez garela lehenengoak zuri elkarrizketa bat egiten dizugunak ezta?
Raul-Bai ,Kronikakoek egin zidaten lehenengoa .
12.Ba ahal daukazu   bitxikeriren bat guri kontatzeko? 
Raul- Batzuetan istripuak gertatzen dira, adibidez udan hesi bat saltatzerakoan,eskua harrapatuta gelditu  eta hezurra apurtu zitzaidan.
13.Parkourrean aritzeko arauak badaude ?
Raul- Berez ,parkour-ak ez ditu arauak baina praktikatzerakoan badaude   mugimendu zehatzak, baina askatasuna dago bakoitzak nahi duena egin ahal izateko.
14.Parkurrean lehiakerik ahal dago? eta zu aurkeztu zara?
Raul-Ez baina Red Bull-ek dirua lortzeko hasi da lehiaketak egiten
.Eta nik behin erakustaldi bat egin nuen ikastolan.
15- Eskerrik asko Raul kontatu diguzun guztiagatik interesgarria izan da oso eta espero dugu gero eta jende gehiago ezagutzea  zuk praktikatzen duzun  ekintz polit eta dibertigarri hau...nahiz eta guretzako pittin arriskutzua izatea.
GEHIAGO JAKITEKO 

                                                         KTX ETB 3 - BIDEOAK


                                                         RaulADD BIDEOAK


                         
Frantseseko parcour hitzetik dator kirol honen izena. Ibilbidea esan nahi du. Hitz gutxitan esateko, parkour-a kaleko kirola da, kalean egiten den kirola. Kalean aurki dezakegun edozein oztopo, inolako laguntzarik gabe, gainditzean datza; salto eginez, oinez nahiz korrika: adibidez, A puntutik B puntura joateko gorputza bakarrik erabiliz. Kirol hau soldadu frantsesek sortu zuten Vietnamen, eta David Bellek garatu zuen. Donostian ezezagun samarra da oraindik.GEHIAGO IRAKURRI
                                       
   PARKOUR-A GORPUTZ HEZIKETAN