
Gaur Drakularen sortzailearen 165. urteurrena ospatzen da.Literaturako Banpirorik ospetsuenetariko bat Drakula dugu.Bram Stocker idazleak eragina haundia izan zuen Literatura unibertsalean Biktoriarra garaian, osasun arazaok izan zituen bere haurtzaroan bere etxean ikastera behartu zituztela.Berak ikasi zuen bitartean bere amak mamu-istorioak eta misteriozkoak kontatzen zizkion bere hurrengo lan guztian eragina haundia izanik.Berehala bere lehengo kontaketak hasi zen argitaratzen: "La copa de cristal" eta "The chaim of destiny" besteak beste baina Drakula eleberria, bere karrera literario guztietako lan famatuena bihurtu zen.Joan den urriak 27an Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren XXIII. astea ospatu zen Donostian eta filmen artean aintzinetako Drakula pelikula ikusteko aukera izan genuen.
Eta kondea Bela Lugosi-rengan haragitu
zen.
Bram Stoker-en eleberritik eta gehienbat
antzerkirako
bertsiotik abiatuta, Tod
Browning-ek,
The Unknown (1927) edo
Freaks
(1932) film ahaztezinen egileak, bere
gain
hartu zuen Transilvaniako kondearen
ibilerak
kontatzeko ardura. Honako hau
pantaila handira egindako lehen moldaketa
kanonikoa
dugu, Murnau-ren bertsio ez
ofizialaren ondoren, azken hau epailearen
aginduz
galtzear egon baitzen. Harrezkero,
banpiroen erregearen irudia imajinatzean
(eleberria hor badago ere), beti agertuko
zaigu Lugosi-ren irudia. Filma egin
zuenean
aktore ezezaguna zen Lugosi, benetan
bihurtu
zen Drakula harik eta hil zen arte. Lekuko
batzuek diote azken hatsa emandakoan, bere
leihotik hegan ateratzen ikusi zutela
saguzar
bihurtuta.Zinemaldiko kronika

