2013ko martxoaren 14an Andoainen, hain zuzen ere, hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazortzigarrenez, martxoaren 24an Baionara heldu arte.
Euskal kultura bultzatzea eta euskara gizartearen esparru guztietara eramatea beti izan dira AEKren helburuak. AEKren konpromisoa hamaika egitasmo eta ekitalditan gauzatu da orain arte eta horietako bat da Korrika Kulturala…
Bertso Korrika, Korrikarekin batera joango den bertso zirkuitua da. Bertso-eskolek, Bertsozale Elkarteak eta AEK-Korrikak elkarlanean antolatutako ekimen honen ardatza euskara ikasleen neurrira egindako saioak egitea da, ikasle hauek bertsolaritzara hurbiltzea,…
Ikus-entzunezkoen sorkuntzari lekua egin nahi dio Korrika Kulturalak. Hori dela eta, eta Korrika 17n Euskalklip lehiaketak izan zuen arrakasta ikusirik, Korrikaklip bideo laburren lehiaketa abian jarriko du gaurtik aurrera.KORRIKA
Lehiaketa…GEHIAGO IRAKURRI
KORRIKA 2013- INFORMAZIOA
KORRIKA 2013 HERNANIN
Argazkiak biltzen, Korrikari buruz
Uxue Montero Etxegoien eta Leire Ormazabal Agirre
Hernaniko Gazte Asanblada
ITURRIA: KRONIKA
ARGAZKIA:HERNANI CLUB RUGBY ELKARTEA
Jakingo duzuenez, Martxoaren 23an, larunbata, arratsalde aldera Korrika 18
Hernanitik pasako da. Urtero bezala hainbat ekintza prestatuko dira, batzuk egun
horretarako, eta beste batzuk aldez aurretik girotzeko. Ekintza horien artean,
Hernaniko Gazte Asanbladak eta AEK-k elkarlanean Korrikaren historiari buruzko
argazki erakusketa antolatu dugu. Erakusketa honetan, pertsona ezberdinek
ateratako irudiez gain, Korrikaren historian ere arreta jarri nahi dugu.
Otsailaren bukaeratik Martxoaren 8ra arte egongo da ikusgai Biteri Kultur
Etxean. Gure helburu hau aurrera ateratzeko zuen laguntza behar dugu. Izan ere
gure asmoa ahalik eta argazki gehien bilatzea da, eta horretarako Hernaniko
Korrikaren inguruan dauzkazuen argazkiak Rioja tabernan (Kale Nagusian) uztea
eskertuko genizueke, Otsailaren 24a baino lehen. Bertan, zuen izen-abizenak eta
telefono-mugikorarren zenbakia utzi beharko zenukete, erakusketa bukatzerakoan
argazkiak bueltatzeko. Ondo zainduta egongo direla hitz ematen dizuegu. Denok
erakusketa honetaz gozatzeko gonbidapena zabaltzen dizuegu. Bertan elkar
ikusiko dugulakoan.