Powered By Blogger

ONGI ETORRI GURE BLOGERA

Mostrando entradas con la etiqueta DURANGOKO AZOKA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta DURANGOKO AZOKA. Mostrar todas las entradas

16 oct 2013

48. DURANGOKO AZOKA ETA UDAZKENEKO NOBEDADEAK





48.DURANGOKO AZOKA 2013ko Abenduaren 5etik 8ra
Itziar Okariz artistak egin du Durangoko Azokako kartela
Zuriaren gainean hitzak dantzan. Irudi horrekin osatu du kartela Itziar Okariz artista donostiarrak. Abenduaren 5etik 8ra egingo da Durangoko Azokaren 48. edizioa, eta azokarako propio egin du kartela. Plateruena gunean aurkeztu dute gaur, eta artistaren performance berriaren partitura edo gidoia da.











URTero bezala, euskal idazlerik ezagunenetako batzuen liburu berriak plazaratuko dituztela iragarri dute argitaletxeek udazkenari begira, irailarekin hasi eta abenduaren hasierara —Euskal Liburu eta Diskoen Durangoko Azokara— doan tartean. Poema liburuen eta eleberrien atalean ageri dira zerrendako izenik ezagunenak: JosAnton Artze eta Koldo Izagirre poesian; Bernardo Atxaga, Aingeru Epaltza, Xabier Montoia eta Joxean Agirre eleberrietan Joan Mari Irigoienekin batera, Irigoienek kaleratua eta aurkeztua baitu dagoeneko bere eleberria. Nolanahi ere, izango da liburu aipagarririk beste atal batzuetan ere: Jon Sarasua, Antton Luku eta Asun Garikanoren saiakerak, adibidez; edo Uxue Alberdi eta Xabier Etxaniz Rojoren ipuin liburuak; haur eta gazte literaturako eskaintza oparoa; jatorri eta garai askotako idazleen lanen itzulpenak…J.Luis Zabala

UDAZKENEKO NOBEDADEAKELEBERRIAK 

ARMA,TIRO,BAMMM! - Joan Mari Irigoien
 Arma trafikoa hartu du gaitzat Irigoienek bere azken eleberri hau egiteko, bi ikuspegi eskainiz aldi berean: batetik, Bereibarko familia bat (Gipuzkoa eta Bizkaia arteko alegiazko herria), arma-negozio bat daukana; bestetik, Balad al Xams-eko (Ekialde Hurbileko balizko herrialdea) beste familia bat, gerra ahaztu baten ondorioak nozitu beharko dituena; modu paraleloan kontatzen zaizkigu batzuen nahiz besteen pozak eta nekeak, eguneroko kontu xeheak eta Historia markatzen duten gertakari handiak.
Hizkuntzaren erabilera zaindu eta ederra, hainbat istorio sortu eta kateatzeko fabulazio-ahalmena, eta gure gizarteko gai minberak ukitzeko kontzientzia etikoa nabarmentzen dira Irigoienen lan honetan.ELKAR

ADISKIDE BAT NUEN - Joxean Agirre
 Hainbat gai txirikordatzen dira Agirreren nobela berri honetan, batzuk egilearen narratiban ohikoak direnak (obsesio bihurtzeraino, kasik), eta beste batzuk orain agertzen direnak lehenegoz edo indar handiagoz: talde politiko klandestino baten barrunbeak modu aski fantastikoan kontatuak; norbere itxura eta are izaera ere hartzen duen doblea; desira eta jelosia; emakume ezezagun baten mirestea…
Donostia eta Venezia artean kokatzen da eleberria, kapitulu laburretan zatitua, narratzaile eta protagonista den gizonezko heldu baten ahotsean laupabost hari aldi berean garatuz, idazlearen marka diren ezaugarriekin: hizkuntza jolasti-dotorea, etengabe irribarrea pizten duen tonu ironikoa, erotismo bizizale eta sentsuala…ELKAR

HOBE ISILIK
Garbiñe Ubeda
1936ko Gerran ibili eta gero, II. Mundu Gerraren amaieran Frantzian desagertutako Miguel Bermejo aitona miliziano anarkistaren arrastoaren bila hasten da haren biloba Bakartxo. Inoiz ezagutu gabeko aitona harentzako gutunek osatuko dute eleberria, eta bertan, bilaketaren gorabeherekin batera, familiaren historia berreraikiko da, eta baita hainbat gogoeta harilkatu ere.
Kazetaritzan ibilbide luzea duen arren, hauxe du Garbiñe Ubedak lehen saialdia fikzioaren munduan, eta azpimarratzekoa da testuaren kalitate linguistikoa, estilo landu eta dotore bat duena, baita pertsonaien taxuera ere, sinesgarri eta ñabarduraz betea. Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatutako Augustin Zubikarai beka-sariaren irabazlea izan zen nobela-proiektu hau.ELKAR

DEFINITZEKE (Erresuma eta Fedea, III)
Aingeru Epaltza
Erresuma eta Fedea trilogia ixten duen nobela dakarkigu Aingeru Epaltzak. Aurrenekoa, Mailuaren odola, batik bat Nafarroa Beherean gertatzen bada, eta bigarrena, Izan bainintzen Nafarroako errege, Parisen, hirugarren honek erresuma galduko hiriburura garamatza, Iruñera: hara doa Joanes Mailu, erregeren mandatuz espioi lanetan, herria matxinadarako prestatzeko, espainol inbasoreak kanpora egotz ditzaten. Gauzak ez dira horren errazak ordea, herritarren leialtasuna, oro har, ez baita Mailurena bezain kartsua, eta gaztelau maltzurrek eta haien eskumakila giputzek ere bai baitituzte beren zerbitzariak (besteak beste Pedro Agerre Axular, lehen liburukian ere agertu zena).
Dokumentaturiko historia eta fikziozkoa modu harrigarrian uztartzen asmatzen du Epaltzak, eleberri bikaina sortuz eta ber denboran giro historikoa ezin hobeto islatuz, umore eszeptiko bat erabiliz, maltzurtasuna eta pertsonaiekiko maitasuna batzen dituena, eta idazkera guztiz malgu, adierazkor eta biziaz.ELKAR

NEVADAKO EGUNAK - Bernardo ATXAGA

Nevadako egunak 

 VOLCANOS OF NEVADA 
Gure lehengo mundu hartan bazen baserri bat egun jakin batzuetan ostatu bihurtzen zena. Ernio mendiaren bidean zegoen, eta izena zuen Mugats. Eguerdian oturuntza izaten zen, tarta, pastel eta guzti; arratsean, musika Muttubiyaren soinu txikiarekin, eta dantza mandioan-sarobean-.

POESIA
                                                     PARISEN BIZI NAIZ- Koldo Eizagirre                                             
Tituluak berak adierazten digu nondik mugituko den poeta lan berri honetan. Hiriari dedikaturiko poema liburua baita hau. Eta hala, lerroetan zehar Donostian, Paris, Bilbo, Tolosa, Berlin eta beste hainbat hiri deskribatuko ditu poetak, erdigune horretan mugitzen delarik.
Liburuko lehen poemak ematen dio titulua lan osoari Parisen bizi naiz, eta modu paraleloan amaitzen du lan berri hau Berlinen bizi naiz izenekoarekin.

Liburu multiformea da Izagirreren azken hau, poema laburrak, luzeak, narratiboak, elkarrizketa integratzen dituztenak, koplak,… denetarik kausituko du irakurleak
Hona hemen Donostia hiriari dedikaturiko koplak: 
NONTZEBERRI


DONOSTIA
gortearen udaleku
hiritasuna debeku
kupido motzen joek daukate
sebastian zerutik gertu Jarraitu irakurtzen