Powered By Blogger

ONGI ETORRI GURE BLOGERA

Mostrando entradas con la etiqueta EUSKARAREN EGUNA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta EUSKARAREN EGUNA. Mostrar todas las entradas

29 nov 2013

#mundiala -EUSKARAREN EGUNA 2013

 

 

#mundiala

#mundiala

Euskara, twitterren dauden 35 hizkuntzetako bat da. #mundiala kanpainarekin, euskararen erabilpena sarean bultzatu nahi da, eta, bide batez, munduan dabiltzan ia 1.000.000 euskaldunak identifikatu nondik nora dabiltzan, eta nola dauden konektatuta ikusi.
Hemen agertzen den munduko mapak jasoko du nork nori bidaltzen dion mezu bat, eta mapan argiak dauden puntuetan euskaldunak daudela esan nahiko du.
Gure eguna
Euskararen nazioarteko egunak urtero, euskara gure hizkuntza dela eta erabiltzeak gureago egiten duela gogoratu ohi du, besteak beste.

ENE

Euskara pil-pilean


euskpil-pileanEuskararen Nazioarteko Eguna (ENE) 1949an aldarrikatu zuen Eusko Ikaskuntzak euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna mundu zabalera adierazteko. Eta Elkarteak, XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz, gogo biziz eusten dio euskal hizkuntzari bere lan arlo guztietan. Nestor Basterretxeak, euskal artistak, 2005ean diseinatutako ENE logoa da, bestalde, urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra.
===========================
oihanederargiñano
JARRAITU IRAKURTZEN