| TOLOSAKO INAUTERIAK 2013 NAFARROKO INAUTERIAK2013 | |||
![]() Hik Hasi INAUTERIAK 35.alea | |||
| Ihauteri, inauteri, aratuste, karnabal, zanpatzar... modu askotara deituak izan dira mozorroz, musikaz, dantzaz, janariz eta edariz bustitako egun hauek. Euskal Herriko herri askotan ospatzen diren egunak dira, abenduan hasi eta martxora arte. | |||
|
Tradizio katolikoa duten lurraldeetan, garizuma aurretik egiten diren olgeta-egunak dira, bereziki Hausterre-egunaren aurreko igande, astelehen eta asteartean. Baina inauterien esanahia ez da berdina izan historian zehar. Hasieran, gaur egun udaberria den garaian ospatzen zen. Garai horretan hasten zen urte berria, eta ez orain bezala, urtarrilean. Horrela, urte zaharra bukatu eta berria hastea ospatzen zen jai hauekin. Olentzero, Miel Otxin, Zanpatzar... eta beste hainbat pertsonaia erre egiten ziren. Urte zaharraren kutsadura kendu egin behar baitzen, garbitu, eta modu horretara egiten zuten, hainbat pertsonaia errez. Erdi Aroan, berriz, Eliza Naturaren gainetik jarri zen eta inauterien zentzua aldatu egin zen. Elizak Bazkoari eman nahi izan zion garrantzia, Kristoren Pizkundeari. Urtea hasten zen garaian jarri zuen Bazko eguna, hots, udaberrian. Eta inauteriak Garizuma aurrera pasa zituen. Horregatik, gaur egun inauteriak ez dira ez urte hasieran, ez eguzkiaren ez ilargiaren egutegian ospatzen, urte hasiera bien tartean baizik. Gaur egun inauteriak urtean zehar jantzi ditugun maskara edo karatula guztiak eranzteko erabiltzen dira. Inauterien zentzua liberazioarena da. Batzuk aspaldiko elementu sinbolikoak gorde dituzten inauteri folklorikoak dira eta beste batzuk hiriko inauteri modernoak. Beraz, denboran zehar inauteri egun hauen zentzua aldatu egin da. Hala ere, hainbat eta hainbat herritan garai bateko pertsonaiak eta ohiturak mantentzen dira. Gure proposamena zentzu horretan doa. Euskal Herriko hainbat herritan ospatzen diren inauterien berri luzatu nahi dizuegu. Bertara hurbiltzeko aukera aprobetxatu nahi baduzue, jakin dezazuela noiz joan eta zer ikusiko duzuen.hik hasi aldizkaria | |||
Mostrando entradas con la etiqueta IÑAUTERIAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta IÑAUTERIAK. Mostrar todas las entradas
8 feb 2013
EUSKAL HERRIKO INAUTERI ARRAKASTATSUAK
27 feb 2012
THE CITY OF SAMBA - BRASILGO INAUTERIAK
Orain dela gutxi iñauteriak bukatu dira eta hemengo inauteririk ospetsuenetako baten argazkiak ikusteko aukera izan duzue, oraingo honetan aldiz bideo ikaragarri ikusteko aukera daukazue : munduko inauteririk onenetakoren bat,Brasilgoarena hain zuzen ere.
THE CITY OF SAMBA BRASIL
7 feb 2012
TOLOSAKO INAUTERIAK
Geroago, 1937. urtean debekatu egin ziren inauteriak ospatzea frankismoak jarritako zenbait eragozpenak direla eta. 1943. urtera arte, inauteriak xumeki ospatzen hasi ziren berriro. Geroztik, urte askoren buruan, ospe zabala hartu eta hedabideen arreta erakarri dute.
Tolosako inauteriak Tolosa herrian ospatzen diren inauteri urbanoa izateaz gainera, Euskal Herriko inauteri ospetsuenetakoak dira, Euskal Herri osoko publikoa erakarriz. Inauterietako ohiko mozorroez gainera, euskal jaietako osagai guztiak biltzen ditu, hala nola kuadrillak, danborrada, txarangak, txosnak, desfileak, soka-muturra, gastronomia, txupinazoa. Francoren diktaduraren garaian, Hego Euskal Herrian baimendutako hiriko inauteri bakarrak izan ziren, Udaberriko festak izenburupean izan bazen ere.
TOLOSAKO INAUTERIAK-ARGAZKI BILDUMA
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

