IOSUNE MARIN IRLAREN AURREAN
IOSUNE MARIN ZERU HORIEK
IOSUNE MARIN BAPATEAN
Ane Galardi eta Arantxa Aira, Gipuzkoako XV. kantu txapelketan hartu zuten parte 2011ko urrian,
Ane Galardik 16 urte ditu, Hernaniko Musika eskolako ikaslea da txikitatik eta
gitarrako irakasleak bultzatuta animatu da txapelketara. Izan ere, 3 aldiz parte hartu izan du 16
urtetik beherako kantu jaialdietan. Lehenengo bietan taldean aritu da eta iaz,
bakarrik abestu zuen, gitarra lagun. bi abesti aurkeztu zituen: Noizbait eta Askatasunez. Pop estilokoak
dira biak.
Arantxa Airak badu esperientzia
Gipuzkoako Kantu Txapelketan. Iaz ere parte hartu zuen eta esperientzia polita
izan zela-eta, aurten ere animatzea erabaki du. Lain taldearen Azken antzezpena kanta
abestuko du. Airak ere 16 urte ditu eta Musika Eskolan ibili zen bi urtez,
orain dela urte dexente orain Donostiako kontserbatorioan dago. Egun, bere kasa abestu eta entsaiatzen du.
Hernani institutoko ikasleak ditugu hauek biak ere.
ARANTXA AIRA- KEN ZAZPI EZER EZ DA BETIKO
ANE GALARDI-NOIZBAIT