#mundiala
Euskara, twitterren dauden 35 hizkuntzetako bat da. #mundiala kanpainarekin, euskararen erabilpena sarean bultzatu nahi da, eta, bide batez, munduan dabiltzan ia 1.000.000 euskaldunak identifikatu nondik nora dabiltzan, eta nola dauden konektatuta ikusi.
Hemen agertzen den munduko mapak jasoko du nork nori bidaltzen dion mezu bat, eta mapan argiak dauden puntuetan euskaldunak daudela esan nahiko du.

Gure eguna
Euskararen nazioarteko egunak urtero, euskara gure hizkuntza dela eta erabiltzeak gureago egiten duela gogoratu ohi du, besteak beste.

ENE
Euskara pil-pilean
Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) 1949an aldarrikatu zuen Eusko Ikaskuntzak euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna mundu zabalera adierazteko. Eta Elkarteak, XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz, gogo biziz eusten dio euskal hizkuntzari bere lan arlo guztietan. Nestor Basterretxeak, euskal artistak, 2005ean diseinatutako ENE logoa da, bestalde, urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra.
JARRAITU IRAKURTZEN
Aurtengoan, Eusko Ikaskuntzak euskarari bultzada berezia emango dio eta, horretarako, Mintzanet programarekin bat egin du eta euskaraz baliatuz, solasaldiak izan nahi dituzten munduko pertsonak lotuko ditu Internet bitarteko eta doako plataforma horren bitartez. Oraingoan, urriaren 23tik abenduaren 2ra bitartean, batez ere maila altuko (Lagundu nahi- Bidelagunak) baina baita maila baxuago bateko mintzakideek (Hobetu nahi- Bidelariak) izena eman dezaten bilatzen da, euskeraren ahozko erabilpenean elkarri laguntzeko. Izena emandakoek Mintzanet-en mezua jasoko dute.
Opari anitz zozketatuko dira parte hartzaileen artean: liburu sortak, egunerako sortutako amantal bereziak etabar. Gainera, Eusko Ikaskuntzako bazkideek edota solasaldiak mantentzeko laguntzaileen (maila altuan izena emandakoak) artean, zozketan parte hartzeko aukera bikoitza izango dute. Bazkideen kasuan izenaren aurrean EI-SEV siglak idatzi beharko dute, bestela ez dute abantailik izango.
===========================