JR Amondarain eta Guernica. Denbora, premia
KM-en ikisu dut berria eta gogaratu izan dut "ez dela azpaldi "JR Amondarain Institutuan zebilela bere lehenengo muralak margotzen .Oraindik hemen jarraitzen dituzte,eskileraren ondoan, bere gazteriako eta beste garai bateko lekukoak izanik.
Denbora eta Premia (Gernica), José Ramón Amondarainen
erakusketa
ARTIUM (Gasteiz)
2012ko irailaren 2 arte
ARTIUM (Gasteiz)
2012ko irailaren 2 arte
JR Amondarainek ez du aurkezpen handirik behar. Arteaz eta geure buruez hausnarketa egitera garamatzan artista gipuzkoar horietakoa da.
Gernika eta Guernica. gogoratu beharrik ez dago. Herri martiria bata, eta ikono den koadroa bestea, gure begi-ninietan dirauena, bidegabekeria salatzeko baliabide bisuala.
Bonbardaketaren eta margolanaren 75. urteurrena betetzen den honetan, oraindik ere, gaurkotasun odoltsuak zibil ez-gudulariak erailtzeko modu sofistikatuak gogorarazten dizkigu egunero, eta horregatik, inoiz baino beharrezkoago da nolabaiteko salaketa-bidea erakusten diguten lanak berreskuratzea eta berraztertzea.
Exposición Tiempo y Urgencia (Gernica), de
José Ramón Amondarain
ARTIUM, Centro-Museo Vasco de Arte Contemporáneo (Vitoria-Gasteiz)
Hasta el 2 de septiembre de 2012. Iturria:KM
ARTIUM, Centro-Museo Vasco de Arte Contemporáneo (Vitoria-Gasteiz)
Hasta el 2 de septiembre de 2012. Iturria:KM
Gehiago ikusi
Artiumen, JR Amondarainen erakusketak Guernicaren fenomenora hurbiltzen gaitu. Gertuan dugu, aitzakiarik gabeko bisitaldia da.
Erakusketari buruzko informazioak dioenez:
“Jose Ramon Amondarain artistaren Denbora eta premia (Guernica) proiektua irudikapenaren mugen inguruko ikerketa sakon baten emaitza da. Urgencia (Premia) izeneko instalazio batek eta 1:1 eskalan gouache teknikarekin egindako 8 argazkiren erreprodukzioek osatzen dute proiektua.
Urgencia (Guernica-ren anagrama) tamaina handiko 8 oihalek osatutako instalazioa da, arteari, eta haren muga eta eginkizunei buruzko saiakera anizkuna, duela 75 urte egindako lauki enblematikoaren –Picassoren Guernica-ren– irudikapenaren bidez. Proposamen honekin, J. R. Amondarainek eta ARTIUMek lanaren prozesua aletu nahi izan dute, haren ikono-balioa aztertu eta gaur egun duen hedaduraren inguruan gogoeta egin”.
Argi dago, Valentin Romak erakusketaren katalogoan adierazten duen moduan, “Jose Ramon Amondarainek egindako lanari buruz esan eta batez ere idatzi denez, hitzordua aztertzen duela, bere egiten duela, analogian sakontzen duela, sarri berrirakurtzen duela, eta baita ere nolabaiteko “kultur kanibalismo” saihestezina lantzen duela artearen historiari dagokionez.
Haatik, aipamen horiek guztiek bi alderdi nagusi azpimarratzen dituzte, balizko zehaztasunetik haratago: Nola begiratzen dion Amondarainek hainbat artisten lanari eta zer egiten duen honako honetan ikusi duenarekin”.
Bestalde, katalogo berean Fernando Castro Florezek Jorge Luis Borgesen Pierre Menardekin alderatzen du Amondarain: Amondaraini galdetu nion ea zein ondorio atera zituen Guernicaren zortzi aldiak margotzearen erronka burutzean, eta sotiltasun eta zintzotasun handiz erantzun zidan “guztia logikoa” zela. Artearen historian itzal handienetakoa duen koadroko irudiak kopiatu berri zituen eta argi eta garbi aitortu zuen Dora Maarren argazkietatik abiatuta “asmatzeko ezer gutxi" zegoela. Hain zuzen ere, argazki batzuetan mahai batek edota foku batek koadroaren zatiak ezkutatzen zituzten, baina dedukzio-gaitasun apur bat izatea nahikoa da bertan margotuta zegoena antzemateko. “Etsigarria da –erantsi zuen Amondarainek-, koadroa bera bakarrik egiten baita”.
Urteurren honetan Artiumera hurbildu eta Gernika eta Guernica berreskuratzeko gonbita izan nahi dute JR Amondarainen erakusketaren inguruko hitzok.
http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/45-exposiciones/2017-jr-amondarain-y-el-guernica-tiempo-urgencia.html