Urrezko Pua txapelketak badu irabazlea: Xabier
Agirrezabala hernaniarra. Gitarrista elektriko onenaren saria da Urrezko Pua,
Donostiako Leize Gorria Pub-ak ematen duena. Izen haundiko saria da, Estatu eta
Nazioartean errekonozimendua duena, eta gitarrista.H.KRONIKA
Meat Heav taldeko kide bezala ezagutzen dute askok Xabi Agirrezabala. Orain,
horrez gain, badu ezaguna izateko beste motibo bat: Urrezko Pua. hirurogei
gitarristak hartu zuten parte, mundu osotik etorriak, baina irabazlea aho batez
aukeratu zuen epaimahaiak: Xabi Agirrezabala.H.KRONIKA
Zortzi urte daramazkizu gitarra jotzen. Lehen ere aurkeztu izan zara
txapelketa honetara, eta aurtengoan lortu duzu txapela eta Urrezko Pua. Nola
sentitzen zara?
Oso oso pozik. Irabazi nuen momentuan bertan ez nuen sinesten, eta orain
pixkanaka hasi naiz kontziente izaten, ametsa ez dela sinesten. Lagundu ninduten
musikoekin zorretan sentitzen naiz, izugarrizko lana egin baitzuten. Entsaiatzen
ordu asko sartu ditugu, eta oso giro ona izan dugu. Beraz, hemendik eskerrak
eman nahi nizkieke Jon Patxe (perkusioa) Aitor Huizi (biolina), Iker Izagirre
(teklatua), Aitor Redondo (baxua) eta Jonander Olazabali (bateria); baita gure
entsaioak jasan dituzten, eta uneoro lagundu diguten Unai eta Maialeni ere,
eskerrik asko!
XABIER AGIRREZABALA URREZKO PUA FINALA
AITOR HUIZI(BIOLIN SOLISTA) HERNANI AKORDEOI TOPAKETA 2011
"Irlaren aurrean"IOSUNE MARIN-AITOR HUIZI(BIOLINA)
XABIER AGIRREZABALA URREZKO PUA FINALA
XABIER AGIRREZABALA SEÑOR GUITARRISTA
AITOR HUIZI(BIOLIN SOLISTA) HERNANI AKORDEOI TOPAKETA 2011
"Irlaren aurrean"IOSUNE MARIN-AITOR HUIZI(BIOLINA)