Powered By Blogger

ONGI ETORRI GURE BLOGERA

7 feb 2012

TOLOSAKO INAUTERIAK

XVIII mendetik Tolosako inauteriei buruzko erreferentziak badaude ere, XIX. mendeko amaieran eta XX. mendearen hasieran eratu ziren egun ospatzen inauteriak.
Geroago, 1937. urtean debekatu egin ziren inauteriak ospatzea frankismoak jarritako zenbait eragozpenak direla eta. 1943. urtera arte, inauteriak xumeki ospatzen hasi ziren berriro. Geroztik, urte askoren buruan, ospe zabala hartu eta hedabideen arreta erakarri dute.
Tolosako inauteriak Tolosa herrian ospatzen diren inauteri urbanoa izateaz gainera, Euskal Herriko inauteri
ospetsuenetakoak dira, Euskal Herri osoko publikoa erakarriz. Inauterietako ohiko mozorroez gainera, euskal jaietako osagai guztiak biltzen ditu, hala nola kuadrillak, danborrada, txarangak, txosnak, desfileak, soka-muturra, gastronomia, txupinazoa. Francoren diktaduraren garaian, Hego Euskal Herrian baimendutako hiriko inauteri bakarrak izan ziren, Udaberriko festak izenburupean izan bazen ere.

                                       
                          
                     TOLOSAKO INAUTERIAK-ARGAZKI BILDUMA