Powered By Blogger

ONGI ETORRI GURE BLOGERA

22 nov 2011

ZINEMA EUSKARAZ AZKENENGO ESTREINALDIAK





ZINEMA UDAZKENA 2011

  2011 udazkenean, euskaraz egindako filma batzuk zinearetoetara heldu dira,JOAN ZAITEZ ZINEMARA!


BERTSOLARI FILMA-ASIER ALTUNA
  Asier Altunaren azken lanak oihartzun handia izan zuen Zinemaldi ofizialean eta Urrian zinearotoetan estrenatu zen. Euskaraz grabatutako filma da eta Andoni egaña eta Maialen Lujanbio bertsolari ezagunek parte hartzen dute.Asier Altunak gidoia eta zuzendaritza lanak egin ditu.

2009ko Txapelketa Nagusiaren harira hasi zen filma prestatzen zuzendari bergararra eta orduko asmo hori dokumental ikusgarria bihurtu du: bertsolaritza, isiltasuna eta arte biluziaren inguruko hausnarketa ederra. Ez ezazue galdu ikusteko aukera.GERINDABAI

Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio.

http://www.txintxua.com/

                                          BERTSOLARI -TRAILERRA


                                                             GARTXOT FILMA-ASISKO URMENETA-JUANJO ELORDI   Cartel de la película de Urmeneta.http://www.gartxotfilma.com/Arturo Campionen lanetik abiatuta, film hunkigarria egin dute sorkuntzaren eta inposaketaren arteko harremanaren inguruan.


“Gartxot, konkista aitzineko konkista” izeneko film luzea azaroaren 18tik aurrera izango da Euskal Herriko zinemetan. Juanjo Elordi eta Asisko Urmenetaren zuendaritza eta Somugaren ekoizpena du filmak, Benito Lertxundiren musika, Zuberoako kantari eta aktoreeen ahotsak… osagai benetan indartsuak, erronka handi bati aurre egiteko: euskara hutsez eta helduentzako eginiko animazio proiektu bat gauzatzea.

Lau urteko lana izan da Gartxot aurrera ateratzeko behar izan dena eta hasieran talde txiki bat baino ez zena, 20 laguneko lantalde bihurtu da azken urtean. Helburua ausardiaz beteriko proiektu bat gauzatzea: pertsonaien diseinu berritzailea, erromantizismoko paisaia ikaragarriak, filmetan entzun ez den euskara mota bat erabiltzea, burura baino gehiago bihotzera iritsi nahi
duen gidoia…
Arturo Campiónen narrazioak XII. mendeko bardo baten bizitza kontatzen digu: Bardo deitzen zaio herriaren oroimena eta kultura gordetzen duen kantariari. Eta horixe da Orreagako abade berriak nahi ez duena. Hargatik, Gartxot, bertako bardoa, deserriratu eta Mikelot, haren semea bahituko du latinez kantatuko duen fraide bihurtzeko. Baina Mikelotek ihes egingo du eta berriro hasiko da kantuan aitarekin, herriz herri. Elizak desafiotzat hartuko du kantaldi bakoitza eta soldaduak aita-semeen ehizan arituko dira, harik eta inguratu eta irtenbide bakarra utzi arte: tragedia. XII. mendean gaude, eta hasi da konkista aurreko konkista.TOPATU.INFO


                                          GARTXOT-TRAILERRA
GARTXOT
El nuevo abad de Roncesvalles destierra a Gartxot, el bardo local, para quedarse con la voz prodigiosa de su hijo Mikelot y convertirlo en monje cantor. Mikelot consigue escapar del convento y canta de nuevo junto su padre, con la compañía de una niña, Xune, que también quiere ser bardo



BI ANAI FILMA-IMANOL RAYO
                                                             Cartel de la película Bi AnaiBere aitaren heriotzean, Paulo seme gazteenak bere anaia Daniel ezinduaren arduradun geratu beharko du. Horixe da Bernardo Atxagaren Bi anai eleberriaren gai nagusia. Eleberria oinarri hartuta, Imanol Rayo zuzendariak filma grabatu du 2010. urtean zehar.

Ante la muerte de su padre, Paulo (Bingen Elorza), el hijo menor, tendrá que hacerse cargo de Daniel (Aitor Coteron), su hermano deficiente. La película se basa en la novela corta 'Bi anai' (1985), que lleva catorce ediciones en euskera y se trata del título, junto a 'Bi letter' ('Dos letters', 1984) y 'Sugeak txoriari begiratzen dioenean" ('Cuando la serpiente...', 1984) que mas popularizó a Atxaga entre los lectores vascos.

http://www.orioprodukzioak.com/es/produccion-93-1/bi-anai





                                          BI ANAI -TRAILERRA



URTE BERRI ON AMONA FILMA-TELMO ESNAL  
                                                                                                         SINOPSIS
Urteberri on, Amona! es una comedia negra que retrata los conflictos de una familia que tiene que cuidar de Mari, una abuela algo particular.
La abuela Mari está absorbiendo a su hija Maritxu, por lo que Joxemari -yerno de Mari y marido de Maritxu- decide internarla en una residencia. Joxemari debe internarla sin que su mujer lo sepa, con la ayuda de Kintxo, su yerno. Esto puede parecer una tarea sencilla, pero el carácter de la abuela provoca un duelo de consecuencias imprevisibles.

El director muestra el conflicto en clave de humor, pero también nos plantea dilemas como el miedo a la soledad, la pérdida de valores, el egoísmo o la desestructuración familiar.

http://www.urteberrionamona.com/

 
                                          URTE BERRI ON AMONA -TRAILERRA