Powered By Blogger

ONGI ETORRI GURE BLOGERA

22 feb 2011

KARMELE JAIO HERNANIKO INSTITUTUKO IKASLEEKIN





2011ko otsailaren 21ean Karmele Jaio euskal idazleak Hernaniko Institutura bisitaldia egin zuen ikasleak Amaren eskuak liburua irakurri ondoren.Hitzaldian liburuaren sekretu handienak adierazi zizkigun azalpen argiak emanez. Berak bere argitalpenetan pertsonen arteko komunikazio falta eta elkarri esan gabeko hitz horietan oinarritzen da gehienetan. Amaren eskuak liburuan argi ikusten da bai amak eta bai alabak egoera berdina jasan zutela testuinguru desberdinetan, iraganeko mamu hori alegia.
Liburu berri batekin hasi aurretik Amaren eskuak nobela gaztelaniara itzuli zuen; Alemanierara ere itzultzeko lanetan ari dira.
Momentu honetan berriz, liburu berri bati hasiera eman dio eta badirudi ipuinen bat dela, izan ere gustuko baititu.

Oihane Galdeano, Ainhoa Ezeiza, Uxue Urdangarin eta Leire Sorrondegui
XX.MENDEKO lITERATURAKO IKASLEAK