Powered By Blogger

ONGI ETORRI GURE BLOGERA

6 may 2014

EUSKARAZKO NOBELAK PINTEREST-EN

EUSKARAZ ARGITARATUTAKO NOBELA BERRIAK PINTEREST-EN, HURRENGO ESTEKAN AURKI DITZAKEZUE:

EUSKARAZKO NOBELA BERRIAK PINTEREST-EN
Pendrive / Arrate Mardaras. Pendrivek, testu solte batzuekin batera, sei ipuin dakartza. Kontakizun gehienetan ihesean dabilen jendea ageri du, leku arrotzean dagoena derrigorrean, portu zorionekora bueltatzeko borondatearekin. Eta denetan amodioa mintzagai.Hezurren ondarea / Dolores Redondo. Johana Marquezen aitaordearen kontrako epaiketa hastear dago. Salan zain dauden pertsonen artean dago, haurdun, Amaia Salazar inspektorea, Foruzaingoaren homizidioen arloko burua. Zaindari ikusezinean ikusi genuen bezala, berak argitu zituen Basajaunen hilketak, Baztan ibar osoa izuz eta kezkaz bete zutena. Basajaunen modus operandia imitatuz, Jason Medinak bere andrearen alaba nerabea, Johana, hil, bortxatu eta mutilatu egin zuen.Inurriz inbaditutako hiztegia da hau.Den-dena jan zuten eta, gero, hementxe finkatu ziren.Dagoeneko, ez du balio hitzak kontsultatzeko edo aplikatzeko.Ezta hostoak eta loreak orrialde hauetanlehortzeko ere.Ezta amodiozko gutunak ezkutatzeko ere.Are gutxiago B dirua gordetzeko.Euli gogaikarri bat edo beste uxatzeko balio dez ake,edalontzi-azpikotzat hartzeko,premiazko abaniko gisa erabiltzeko,edo mahaiaren hanka berdintzeko.Trilogiak bere osoan mende bat kontatzen du, 1512an Gaztelak Nafarroa konkistatzen duenetik 1610ean Henrike III.a Nafarrroako erregea (Frantziako IV.a) Parisen hiltzen duten arte - See more at: http://postdata.elkar.com/es/2013/12/08/zirriborro-automatikoa-263/#sthash.KBusa8kd.dpuf 
Maria Esperantza da, 1571an, Avilako Madrigalen, monasterio bateko abadesa. Aita santuaren gutun bat iritsi zaio gaur. Bertan, Fernando Katolikoaren ezkontzaz kampoko alabatzat aitortzen du. Gutun horretan, ordea, ez da aipatzen amaren izena zein den. Une horrtatik aurrera, erabat aldatuko da Maria Esperantzaren bizitza.Hobe isilik / Garbiñe Ubeda. 1936ko Gerran ibili eta gero, II. Mundu Gerraren amaieran Frantzian desagertutako Jose Bermejo aitona miliziano anarkistaren arrastoaren bila hasten da haren biloba Bakartxo. Inoiz ezagutu gabeko aitonari idatziko balio bezala, bilaketaren gorabeherak, ezusteko aurkikuntzak eta horiek sorturiko zalantzak kontatzen dizkigu eleberriak.Hori da umorea, maisu! - Mo Yan. Tradizioa eta modernitatea elkartzen ditu Mo Yanek, Txinako ondarea eta mendebaldeko idazleen irakurketa. Oinarri errealista dute haren kontakizunek, magiaren eta umore beltzaren ukituekin zipriztindua. Kritiko agertzen da bere sorterriko gaitzekin, baina giza makurkeria ulertzen dakienaren enpatiaz.Fabian Nikaraguatik iritsitako etorkin bat da. Bizitza aurrera atera nahian agure bat zaintzeko lana eskaini diote. Baina nor da agure hori? Haimbat istorio ezkutatzen ditu agureak eta istorio horiek iraganera eramango dute Fabian. Lau kontakizun, lau bidaia iragana eta oraina biltzen diren leku ilun ezkutu horretara Azken afaria - Xabier Montoia. Bilboko txoko batean bazkaltzeko bildu dira lau gizonezko, gaztetan elkarrekin zuzenbide ikasketak egiten ibili izandakoak. Ogibidez abokatuak dira bi, idazlea bat eta politikan dihardu laugarrenak. Atzera begiratu eta harritu egiten dira, gazte izandako haiek zer bihurtu diren ikusirik.Trabesti bat aurpegia desitxuratuta hilda agertu da. Soluzionatu gabeko krimenen zerrendarako bat gehiago ote? Hala dirudi. Baina Brunettik, ezagun zaion irudikortasun paregabearekin, berehala jakingo du gorpua Leonardo Mascari, Verona Bankuko zuzendari eta Veneziako hiritar ohoretsuarena dela. Bizitza bikoitz baten kasua izan daitekeela ere pasako zaio burutik, baina ez omen. Aitzitik, ikerketak Finantzen, Gobernuaren eta Elizaren goi-mailako hainbat agintarirengana zuzenduko du detektibea.Lesaka eta Bera artean dagoen herria da Alkasoro. Hango bentako semea da Martin Irazoki, nobela honen kontalaria, 50eko hamarkada amaieran jaioa, gaztaroko hogei urteen berri emango diguna, eta gisa horretan herri oso baten erretratua.“Egia esan”, aho biko labana liburu honetan: hizketarako erabiltzen den makulua batetik, ederraren bilaketan egia oztopo ez baizik bidelagun agertzeko nahia bestetik. Aita desagertu zenetik hankamotz dabil Kimu semea. Barruko puzzlea berregin eta aitaren zuztarretaraino heldu guran, aitak aspaldi eginiko bidaia berregiten du, hark bidaian zehar idatzitako koaderno beltza lagun. Aita zoroa, aita artista, aita ganorabakoa, aita bizizalea.