Powered By Blogger

ONGI ETORRI GURE BLOGERA

21 mar 2014

OLERKIAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2014

Kontzertua: Wim Mertens & Kirmen Uribe

Wim Mertens & Kirmen Uribe

Kursaal Ezsenak antolatuta, Wim Mertens & Kirmen Uribek "Mussche. Lo que mueve el mundo" ikuskizuna aurkezten dute.
Ospakizuna

  • Non: Donostia / San Sebastián
  • Data: 2014/03/26
  • Ordutegia: 20:00
  • Tokia: Kursaal
  • Sarrerak:15,00 €
  • Antolatzailea: Kursaal Eszena
  • Jarraitu irakurtzen


EUSKADIKO POESIA EXPERIMENTALAREN BIURTEKOA

                     KAFKAREN AULKIA 
                                          
 KAFKAREN AULKIA”, bertxo eta literatura ikuskizuna euskaraz UXUE ALBERDI 
eta ANDONI EGAÑA bertsolariekin, MARI LUZ ESTEBAN idazlearekin eta PELLO RAMIREZ musikariarekin                                                                                
 Gaur Martxoaren 21an OLERKIAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen den eguna da. UNESCO-k erabaki zuen  1999 urtean egindako asanbladan  Hizkuntza dezberdinen dibertsitatea defendatzeko idearekin batez ere mehatxuak dauden hizkuntzei aukera emateko olerkiaren bidez  bere nortasuna  adierazteko, poeta gazteak bultzatzeko  eta olerkia bizirik dagoela  aldarrikatzeko. Aldi berean ,bere hitzen bidez bakarrik  mundua hobetzeko   lantzen duten emakume eta gizoneei omenaldia egiten zaie. Irina Bokovak UNESCO-ren zuzendari nagusia esan zuenez :" olerkiaren artea dibertsitateko oinarria da hizkuntz guztien bidez beraien ahots propioa  entzun dezagun .Olerkia  errespeto eta tolerantziako baloreak sustatzen ditu helkarrizketaren mesedegarria izanik.Olerkia kultura guztietako  ahozko tradizioaren zutabea da .                                 PABLO NERUDA
Gau honetan bertsorik tristeenak idatz ahal ditzaket. 
«Gaua izartua dago, eta, urdinak, astroek, urrutian, 
disdiratzen dute» idaztea, adibidez. 
Gauaren haizeak zeruan bira eta kanta. 
Gau honetan bertsorik tristeenak idatz ahal ditzaket. 
Nik maite nuen, eta aldizka berak maite ninduen ere. 
Honelako gauetan nire besoen artean euki nuen. 
Amaigabeko zeru azpian hainbat aldiz musu eman nion. 
Berak maite ninduen, batzutan maite nuen nik ere. 
Bere begi fijo handiak nola ez izan maite. 
Gau honetan bertsorik tristeenak idatz ahal ditzaket. 
Ez dudala pentsatzea. Galdu dudala sentitzea. 
Mugagabeko gaua entzutea, mugagabeagoa bera gabe. 
Eta bertsoa arimara erortzen da ihintza zelaira bezala.
Eta hala da. Urrunean norbait kantoka dago. Urrunean. 
Nire arima ez da bera galtzearekin pozten. 
Ez dut maite, egia da, baina hainbeste maite izan nuen. 
Nire ahotsa haizearen bila zegoen bere belarria ukitzearren. 
Beste batena. Beste batena izanen da. Lehen nire muxuena bezala. 
Bere ahotsa, bere gorputz garbia. Bere begi amaigabeak. 
Ez dut jadanik maite, egia da, baina maite ote agian. 
Maitasuna hain motza da, eta hain luzea ahantzia. 
Honelako gauetan nire besoetan euki nuelakoz, 
nire arima ez da galtzearekin pozten. 
Berak eragiten didan azken dolorea, hau izan arren, 
eta idazten dizkiodan azken bertsoak daitezen hauek. 

MIREN AGUR MEABE
ex!poesía 2014
La bertsolari Uxue Alberdi ha unido en un espectáculo sus dos pasiones: literatura y bertsolarismo. Para ello, ha contado con la ayuda de Andoni Egaña y Harkaitz Cano, entre otros.
Uxue Alberdi eta Andoni Egaña bertsolariak, Pello Ramirez musikariak eta hainbat idazlek (Andu Lertxundi, Eider Rodriguez, Harkaitz Cano, Oier Guillan, Arantxa Urretabizkaia, Unai Elorriaga, Miren Agur Meabe, Lander Garro, Itxaro Borda, Jon Sarasua, Iratxe Esnaola, Xabier Mendiguren...) emankizun berri bat jarri dute abian, 'Kafkaren aulkia' izenekoa. Bertsoa eta literatura uztartuko ditu emankizunak.L.U.P.I. iturria
'Kafkaren aulkia' emankizunean ordu eta erdi inguruko jarduna txirikordatuko dute idazle batek eta bi bertsolarik, Pello Ramirezen txeloaren eta akordeoiaren doinuen gainean. Hitza izango da emanaldiaren ardatza: hitz idatzia eta kantatua, neurtua eta laua, bat-batekoa eta patxadaz hausnartutakoa. Bertsolarien jarduna inprobisatua izango da eta idazleak sorturiko errelatoan txertatuko da hark agindu ahala.
Idazleak osatuko du emankizunaren ardatz izango den errelato nagusia, berak hautaturiko genero, molde eta tonuan. Jardunak askotarikoak izango dira, idazle bakoitzaren estiloaren araberakoak: poema-errezitaldiak, ipuinak, hi-tzaldi literarioak, nobela bateko pasarte hautatuak... Bertsolariek pertsonaia literarioen ahotik zein euren ahots propiotik kantatuko dute, narrazioari koloreak, atmosferak eta kanpo-begiradak gehituz.
Idazlearen emana eta bertsolarien ekinaldiak txandakakoak izango dira eta, musikariarekin batera, emankizun oso bat eratuko dute.
Hasierako egutegia ere plazaratu du Lankuk. Bertsozale Elkarteak sortutako enpresa hau baita 'Kafkaren aulkia' kudeatuko duena. Urriaren 1ean, Bilbon, MirenAgur Meabe ariko da; azaroaren 3an, Ondarroan, Eider Rodriguez; azaroaren 27an, Donostian, Arantxa Urretabizkaia.