DONOSTIAKO UDALAK ETA DONOSTIA KULTURAK HIRIKO LIBURUTEGI
SAREAN ESKURAGARRI DAUDEN 1813RI BURUZKO LANEKIN
IRAKURGAIEN GIDA ARGITARATU DUTE
Donostiaren
erreketa, suntsiketa eta berreraikitzearen 200. urteurrena dela eta, hiriko
Udalak, Bigarren Mendeurrenaren Batzorde Teknikoaren bidez, eta Donostia
Kulturako Liburutegi Zerbitzuak 1813-2013 Donostia eraikitzen
izenburua duen Irakurgaien gida kaleratu dute. Bertan, 1813ko abuztuaren 31ko
sute, suntsiketa eta gertaeren inguruko argitalpenen hautaketa bat eskaintzen
da, hain zuzen, gaur eguneko hiritarrek gaia ezagutu eta etorkizuna eraikitzeko
tresna lagungarri bat izan dezaten.