Powered By Blogger

ONGI ETORRI GURE BLOGERA

17 may 2010


FERNANDO MORILLO
Fernando Morillo idazle azpeitiarra dugu. Berak esandakoaren arabera, txikitatik irakurle amorratua izan da.
Irakurtzeaz gain, beste hainbat zaletasun ere baditu. Hala nola, lagunak, bidaiatzea, musika, filmak, fisika, filosofia...batez ere azken biak, bera fisika eta filosofia ikasitakoa baita
Liburu bilduma zabala du, adin guztietarako aproposa dena. "Bilbo Samurai" liburua kaleratu duen azken obra da, duela gutxi argitara emana. Honen aurretik, zerrenda luze bat du. Idatzi zuen lehena "Gudaoste ametsak" izan zen 1999an burutu zuena. Urte berean "Bila nazatela" argitaratu zuen.Ondoren "Sexu egunsentiak" eta 2000. urtean bihotz nahasiak eta ortzadarra sutan argitaratu zituen. Beranduago, "Izar malkoak", "Arriskupean", "Seximenduz" ," Suminaren estrategia" eta beste hainbat obra kaleratu zituen.
Guk institutuan irakurritako liburua "Suminaren estrategia dugu". Honez gain, Fernando Morillo bera hitzaldi bat ematera etorri zitzaigun. Hona emen laburpena:
Aimar Goikoetxea antropologoak, dei bat jaso zuen, Florarena, eta Zumaiko jatetxe batean egin zuten hitzordua.Aimar harriturik, bertara joan eta han florak kontatzen dio literatur txapelketako epaimahaikide bat zela eta ez zuela irabazi baina lan bat eskeini nahi ziola: bere semeak etxetik alde egin zuen eta etxera bueltatzea nahi zuen.Horretarako hainbat datu eman zizkion eta lanaren truke, 20.000 euro eskeini zizkion.
Aimarrek bere pisukideari koadro bat eskatu eta Florak emandako informazioaz baliatuz Erika, Federen lagun minaren etxera joan zen. Erikarekin hitze egiten hasi zen informazioa eskuratzeko, eta Garbiñe, Federen neskalagunari buruz informazio baliagarria lortzen du. Izan ere, Garbiñek Florarekin liskar bat eduki eta horregatik joan omen zen Fede amaren etxetik.Bestalde, Garbiñek Basurtoko ospitalean egiten zuela lan jakin zuen. Urrengo egunean Basurtora joan zen Garbiñeren bila apaizez jantzita eta Garbiñe gorputegiaren ondoan bilatzen zuen eta bere arazoa kontatzea lortu zuen. Urrego egunean Garbiñek bere buruaz beste agin zuen.
Orduan Aimarrek Garbiñeren psikologoarengana jo zuen. Bertan Garbiñe Isabel Nuñez izenarekin joaten zela jakin zuen. Fede eta Garbiñe psikologo bereberarengana joaten ziren.
Erikarekin elkartu zen berriro Aimar, eta orduan jakiten du, Federen aita hil zenean bere enpersa Floraren esku geratu zela eta liskarrengatik batek bere buruaz beste egin zuela. Gizon horrek xakean aritzen zen alaba bat omen zuen. Interneten begiratuz Irunera iritsi zen.Bertan Garbiñeren argazkia ikusi zuen xake elkartean baina Udane izenarekin.
Beraz, Garbiñek Fede hil nahi zuen ama batentzat minik handiena semea hiltzea delako. Garbiñe ez zegoen hilda, eta Federi deitu zion berarekin hitz egin nahi zuela esanez, arriskuan zegoelako.
Fede etxean zegoela, Garbiñe azaldu zen zuri zuri bere irudimena zela esanaz. Pilula batzuk hartzera bultzatu zuen eta Fedek hartu.
Garbiñe irtetear zegoela, etxean Aimarrekin topatu zen eta segidan Fedek atea ireki zuen. Garbiñe zur eta lur geratu zen. Orduan Aimarrak Florak dena ikertzeko kontratatu ziola azaldu zion. Bazekiela ustezko hilketa prestatua izan zela. Bazekiela Fede hil nahi zuela eta horregatik jarri zuela jakinaren gainean.
Bestalde esan zion ez zuela salatuko eta Flora kartzelan sartzeko frogak zituela, lortu zituela. Horrela Udanek mendekatzeko aukera zuen baina hitza betetzen ez bazuen salatu egingo zuen.
Amaitzeko esan, euskal liburuen artean interesgarrienetariko bat dela. Izan ere, istorio benetan erakargarria eta era berean korapilatsua baitugu. Halaber, idazkera sinple baina landua darabil Morillok liburu honetan. Guk, irakurtzera animatzen zaituztegu.




Alaitz, Haizea eta Janire